XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Geroko gertaerak:

- Azaren Aldeko Bertso-Jaialdia antolatu zen, bertsolari onenekin (Txirrita eta).

- Bildutako diruarekin, Afganistanerako hegazkin-txartela erosi zitzaion Pepitari.

- Handik hilabetera, hegazkin-taldea azaldu zen Pepitaren herrira, eta Pepita bera, lehen hegazkinaren atzeko jarlekuan.

Pilotoa Harum-El-Azah afganistandarra zen, hegazkinak azaz gainezka.

- Aza-Festa antolatu zen.

Garaiko kalkuluek, hiru egunetan 4.800 aza jan zirela esaten dute.

- Mutazioa ahuldu lehenengo eta ezkutatu egin zen gero.

- Pepita eta Harum-El-Azah ezkondu egin ziren, San Antonio esaten diogun ermita txiki batean.

Pepita Sagastume Etxabe izan zen aza-falta erremediatu zuena eta hegazkin batean ibili zen lehen pertsona; horra hor hegazkinetako neskei esaten diegun azafata hitzaren jatorria.

Euzkera garbija.